PROMESAK AIREAN Bata beste hauteskundeen bezperan, apirila eta maiatzean, alderdiek martxan jarri dute propagandarako artilleri ahalguztiduna. Barra-barra isurtzen digute hainbat promes, garagardo barrilak azkenetan botatzen duen aparra moduan, basoa behin eta berriz gainezka eginez. Iralabarrin, urte askoren ondoren zain, aurtengorako agintzen digute Anbulatorioa Harino Panaderan eta igogailua Andres Isasiko eskaileretan, eta huskeri batzuk Parkerako. Baino, Metroaren bi proiektuei buruz, Galdakao eta Rekalde-Iralakoa, aritu dira gehien bat: Legebiltzarreko ponentzia, Diputazioko Biltzarra, Diputatua eta Arantza Tapiaren aitorpen mordoa. Burutapen asko airean eta erabaki gutxi. Agindu dizkiguten trenbideak direla eta, pikutara bota dute hainbeste diru eta itxaropen kostatako Linea 4 proiektua, eta Rekalde-Irala hiriarekin batu lezaken trenbidezko loturaren ametsari ekin diote. Basurto, Ametzola, Abandoko estazioa zeharkatzen duten trenbidea aprobetxatu litekeel...