Korrika badator!
KLIKA KORRIKA!

Aurten kilometroa erosi dugu, eta non eta Irala kalean jarri gaituzte! Beraz, animatzen zaituztegu gurekin korrika egitera eta auzoa urdinez koloreztatzera.
Kilometroa erosteaz gain, Euskal Txokok beste hainbat ekintza antolatu ditu Korrika sustatu nahian:
Martxoaren 9an Korrikaren aldeko LIPDUBa grabatu genuen Iralan. Hurrengo linka KLIKA dezakezue bideoa ikusteko:
https://www.youtube.com/watch?v=uPxkd9F74o8 Martxoaren 15ean Korrikaren aurkezpena egin genuen auzoan eta Bilboko koordinatzailea izan genuen gurekin Korrikaren nondik norakoak azaltzen.
Apirilaren 9an umeentzako Korrika txikia egingo da auzoko eskola guztietako umeekin (Camacho, Gallego Gorria, Amor Misericordioso, Iruarteta, Pagasarribide eta Urretxindorra), eta, ondoren, Euskal Txokok Kiki Koko eta Moko pailazoak ekarriko ditu saioari bukaera emateko.
Korrika egunean Irala eta Miribillako auzoak apaintzen arituko gara, bai kilometro aldaketak bai eta auzoko kale nagusiak ere.
Gauzak horrela, ostegunean elkar ikusiko dugulakoan, KLIKA KORRIKA!