ASANBLADA - Camacho auzoarentzat - Camacho para el barrio (24 de Febrero a las 19:00h en el Centro Cívico de Irala - otsailak 24, 19:00tan Iralako Auzo Etxean)
CAMACHO AUZOARENTZAT Camacho eskola, Iralako historiaren ezinbesteko zatia da eta berak utzitako ondarea belaunaldiz belaunaldi, gaur egunera arte luzatzen da. Harridura eta atzekabe handiz jaso ditugu Camacho eskolaren itxiera. Dirudienez, hezkuntza publikoa hobetu beharrean, tankeak eraiki eta batzuen patrikak betetzeko garaia da. Are larriagoa da etorkizunean Camachori emango dioten erabileraren inguruan dagoen ezjakintasuna, nahiz eta ziurrenik baten bat jakinaren gainean egon. Eskolarik gabe geratzea berez larria da, baina are larriagoa izango zen eraikin historiko honek auzorako duen balio praktikoa eta kulturala alperrik galtzea. Ekitaldi areto, auzo etxe edo liburutegi bezala, Iralak, bizirik dagoen auzo bezala, ez logela turistikoa bihurtzeko beste batzuk proiektatzen duten moduan, bere historia eta etorkizunari mesede egingo dizkioten lokalak behar ditu. Ez diegu, publikoa eta auzokoa den eraikina lapurtzen utziko. Beraz egingo dugun auzo batzarrera konbokatzen zaituztegu ots...