"Ogiaren festa: 5 urte elkarbizitzan auzoak oratzen"

ZORIONAK GUZTIOI!
Pasa den larunbatean, martxoak 23, bosgarren Ogiaren Festa ospatu genuen Iralako Kirikiño plazan.
Beste urte batzuetan ez bezala, oraingo honetan eguraldia lagun izan genuen eta plaza hurbildu zen persona oro goiz eguzkitsu batetaz gozatzeko aukera izan zuen.
Ogiaren festa 2014.urtetik Irala eta Ametzola auzoetan bizikidetza sustatzeko, Bilboko Udalak, La Caixa Gizarte ekintzak eta Gazteleku elkarteak bultzatutako "Komunitateko Esku-hartze Kulturartekoaren Proiektuaren" barruan kokatzen da.
Jai hau ospatzea ez litzateke posible izango talde motorra osatzen duten elkarte zein auzokideei esker ez balitz.
Beraz, zorionik handiena haiei! Festa antolatzeko prozesua ikasketa polita izan da, elkarlanean eta kolaboratiboki aritzea, eta lortu dugun emaitza are politagoa.
Auzoan ehundu ditugun sareak sendotuz joan dira eta larunbatean egiaztatzeko aukera izan genuen.
Gero eta gehiago dira Ogiaren Festan partehartzen animatzen diren elkarte zein auzokideak.
Larunbatean aniztasuna izan zen nagusi, gure auzoen islada dena, hain zuzen.
Jarraituko dugu, beraz, elkarbizitzan auzoak oratzen eta aniztasuna eta auzo saretzea ospatzen!! Zorionak guztioi!!!!