Adina, generoa, gustuak, jatorria, lanbidea, ezaugarri pertsonalak…. Askotarikoak dira desberdintzen gaituzten kontuak, anitzak eginarazten gaituztenak eta gure bizitzetan kolorea jartzen dutenak. Ze aspergarria guztiak berdinak izatea! Zoritxarrez, desberdintasun horiek, beldur, gatazka edo gaizki ulertzeen iturria suertatu daitezke, hurbildu eta ezagutzeko aukera oztopatzen duten harresi ikusezinak sortuz. Nolanahi ere, badugu batzen gaituen zerbait. Gure egunerokotasuna garatzen dugun tokia, barre eta negar egiten dugun tokia… Guztiok auzo berean bizi ditugu gure bizitzak. Auzoa, identitatea ematen digun gune fisiko eta emozionala da. Elikadura, maitasuna, bizitza-zentzua, hezkuntza eta osasun beharrak asetzen ditugun edo asetzeko borrokatzen dugun lekua da, azken finean zoriontasuna bilatzen dugun espazioa dugu. Batzuentzat igarolekua, besteentzat sustraiak errotzeko behin betiko espazioa, baina batez ere, gune partekatua, elkartzeko eta harremantzeko gure gunea, hemen eta orain. H...