Auzoko istorioak, historiadun pertsonak. Lotzen gaituena aurkitzen - Historias del barrio, gentes con historia. Encontrando lo que nos une

Adina, generoa, gustuak, jatorria, lanbidea, ezaugarri pertsonalak…. Askotarikoak dira desberdintzen gaituzten kontuak, anitzak eginarazten gaituztenak eta gure bizitzetan kolorea jartzen dutenak. Ze aspergarria guztiak berdinak izatea! Zoritxarrez, desberdintasun horiek, beldur, gatazka edo gaizki ulertzeen iturria suertatu daitezke, hurbildu eta ezagutzeko aukera oztopatzen duten harresi ikusezinak sortuz. Nolanahi ere, badugu batzen gaituen zerbait. Gure egunerokotasuna garatzen dugun tokia, barre eta negar egiten dugun tokia… Guztiok auzo berean bizi ditugu gure bizitzak.
Auzoa, identitatea ematen digun gune fisiko eta emozionala da. Elikadura, maitasuna, bizitza-zentzua, hezkuntza eta osasun beharrak asetzen ditugun edo asetzeko borrokatzen dugun lekua da, azken finean zoriontasuna bilatzen dugun espazioa dugu. Batzuentzat igarolekua, besteentzat sustraiak errotzeko behin betiko espazioa, baina batez ere, gune partekatua, elkartzeko eta harremantzeko gure gunea, hemen eta orain.
Hau da "Auzoko Istorioak, Historiadun Pertsonak" ekimenaren abiapuntua, zubiak eraikitzeko eta harresi ikusezinak zeharkatzea errazteko, anitzak diren pertsonen arteko topaketa gertagaitzak gerta daitezela bilatzen duena.
Iazko azarotik, auzoko elkarte eta auzokideak elkarlanean dabiltza ekimenari forma emateko. Otsailaren 26an burutu ziren lehenengo topaketak: bizitzaren bi ordu, leku atsegin bat, partekatu nahi duten objektu bana dakarten lau pertsona, elkarrizketa errazteko bostgarren bat eta ideia batzuk hitzak ateratzen laguntzeko… Noiz eta nola heldu zinen auzora? Auzoarekin lotutako oroitzapen edo bizipen bat… Gustuko duzun edo zuretzat berezia den leku bat.
Ekarri duzun objektua, zer da? Zer adierazten du zuretzat? Zure etorkizuna auzoan ikusten duzu? Nola ikusten duzu auzoaren etorkizuna? Osagaiak su txikitan borborka hasten dira eta, aniztasunetik, lotzen gaituenarekin hasten gara konektatzen. Lehenengoz auzoarekin, eta hasierako lotsak gaindituta, eguneroko beste hamaika gauza txikiekin, aliantzak eta une goxoak sortuz, desberdintasunaren ertzak borobilduz.
Guztiok indartu eta elikatuko gaituen sukalki ederra lortu nahi dugu.
Ausartuko zara? Teléfono: 688804569 • Mail: ici@gazteleku.org
Edad, género, gustos, origen, profesión, características personales…. Son multitud las cosas que nos diferencian, que nos hacen diversas y dan color a nuestras vidas. ¡Qué aburrido sería que todas las personas fuésemos iguales! Ocurre que a veces estas diferencias son fuente de miedos, conflictos o malos entendidos y se generan muros invisibles que no permiten que nos acerquemos y nos lleguemos a conocer.
Aun así, tenemos algo en común, todas transitamos nuestras vidas por el mismo barrio, en el que desarrollamos nuestro día a día, en el que reímos y lloramos. El barrio es ese espacio físico y emocional que nos da identidad, en el que cubrimos (o luchamos por cubrir) nuestras necesidades más básicas de alimentación, afecto, sentido vital, educación y salud. En definitiva, es el espacio en el que buscamos la felicidad. Para algunas un lugar de paso, para otros, lugar de arraigo definitivo, pero sobre todo, es nuestro lugar compartido, de encuentro y relación, aquí y ahora.
De estas ideas surge la iniciativa "Historias del Barrio, Gentes con Historia", buscando generar encuentros improbables entre personas diferentes para tender puentes y hacer más fáciles de saltar los muros invisibles.
Desde noviembre del año pasado, asociaciones y vecinos/ as del barrio se han estado juntando para dar forma a la iniciativa y el 26 de febrero tuvieron lugar los primeros encuentros: dos horas de vida, un lugar agradable, cuatro personas con un objeto que quieran enseñar, una quinta para acompañar y facilitar que fluya la conversación, y unas pautas para ayudar a las palabras si no llegan… ¿Cuándo y cómo llegaste barrio? Un recuerdo del barrio, una vivencia...
Un espacio que te guste o que sea especial para ti El objeto que has traído, ¿qué es? ¿Qué representa para ti? ¿Ves tu futuro en el barrio? ¿Cómo ves el futuro del barrio? Los ingredientes empiezan a cocer a fuego lento y desde la diversidad, empezamos a conectar con lo que nos une, primero el barrio y, vencidas las vergüenzas iniciales, con multitud de otras pequeñas cosas de nuestro día a día, generando alianzas y buenos momentos y haciendo más suaves las aristas de la diferencia.
Queremos conseguir un suculento cocido que nos alimente y fortalezca a todos/as.
¿Te animas? Teléfono: 688 80 45 69 • Mail: ici@gazteleku.org