Esker mila gure jardueren bozgorailu izan izanagatik

Artikulu honen bitartez Iralako Jai Batzordetik eskertu nahi diogu Iralabarri aldizkariari urte luze hauetan eginiko lana. Gure ekintzen nondik norakoak auzoari jakitera emateagatik, urtero ekaineko jaien xehetasun guztien berri emateagatik, baita beharrizan ezberdinak izan ditugunean laguntza eskuzabala eskaintzeagatik ere. Horregatik guztiagatik mila esker! Faltan botako zaituztegu!