PHOTO-CALL AUZOA PIZTEN!

Goizeko 11etatik aurrera ekintza ugari disfrutatzeko aukera izan zuten Kirikiño plazara gerturatu ziren ehunka lagunek: capoeira erakustaldia, euskal dantzak, Uruguaiko dantzak, irratitailerra, musika-tresnen tailerra, estresaren aurkako bolen tailerra, xake-tailerra, borlen tailerra, sormen-tailerra, txotxongilotailerra, jolas herrikoiak, photocall-a… etab. Gainera Irala eta Ametzolako elkarteek, taldeek eta zerbitzuek stand-ak plazan paratu zituzten, normalean egiten duten lana erakutsi asmoz. Etanola ez…! Oraingoan ere jatorri desberdinetako auzokide ugari ikusi ahal izan genuen zapore desberdinetako ogiak sukaltzen… Dastaketa zoragarria egiteko parada izan genuen! Zorionak guztioi! Ogiaren jaia beste urte baten horren txukun antolatzeagatik, elkarlanean disfrutatzeko aukera baliatzeagatik eta urteko gainontzeko egunetan be, pertsona guztiak bere baitan hartzen dituen auzoak eraikitzen tematzeagati.