Ogiaren Jaia 2018

4 urtez, auzo 2, elkarbizitza oratzen
1, 2, 3 eta 4 urte igaro dira dagoeneko Iralako Kirikiño etorbideko plazan “Ogiaren jaia” lehenengo aldiz ospatu zenetik. Irala eta Ametzolako kulturarteko garapen komunitarioko prozesuaren adierazle nagusi bilakatu den jaia dagoeneko leku propioa topatu du zonaldeko agenda komuntarioan. Udaberriarekin batera datorren jaiak osagai sendoak bildu ditu urtetik urtera: Partehartzea, memoria historikoa, elkabizitza, herritarrak, auzoetakoelkarteak, zerbitzu teknikoak, administrazioak, jarduera osasuntsuak, jolasa, tailerrak, artea, ogi dastaketa… Auzo mosaiko ederra taxutu genuen guztion artean!
Aurtego edizioa bizi izan genuen aurreko asteburuan, martxoaren 17an, eta aizue... Esan beharra dago Irala eta Ametzolako auzokideok urtetik urtera, elkarlanaren poderioz, ore gozoagoa osatzen dugula. Euria be bisitan etorri zitzaigun festara baina horrek etzuen “Ogiaren jaia”-n nagusitu zen giro alai eta eraikitzailea ezabatzerik lortu. Luze aritu zarete herritar, elkarte eta teknikari ugarik jaiaren egitarau oparoa mimo handiz prestatzen.
Mila mila esker guztioi.