Manifestapena - Bilbobus duina langile eta herritarrentzat

Maiatzak 23
19:00
Zabalburutik

PRENTSA OHARRA

Bilboko Auzo Elkarteen Federaziotik gure elkartasuna adierazi nahi diegu BilboBuseko langileei, eta babesa eman nahi diegu 2021etik izoztuta dagoen hitzarmen kolektibo justu bat lortzeko apirilaren 9tik egin duten greba mugagabeagatik.

Bilboko auzomugimenduak uste du udal gobernuak ezin duela eta ez duela eskuak garbitu behar, Bilboko herritarren zati handi bati eta plantillari berari eragiten dien zerbitzu publiko bateko langatazka baten aurrean. Udal gobernua egoera horren jakitun egon da duela bi urtetik hona, eta badirudi ez dela lanean jarri konponbide bideragarriak bilatzen saiatzeko eta, horrela, greba amaitu eta zerbitzua berrezartzeko akordio batera iristeko.

Auzomugimendutik uste dugu greba honek agerian utzi dituela hiriko bus publikoen zerbitzua kudeatzeko ereduan garrantzitsuak diren bi gai. Alde batetik, grebak goiko auzoetan du eragin handiena. Auzo batzuek ez dute beste garraiobiderik, eta, batzuetan, ezinezkoa da adinekoak edo mugikortasun murriztua duten pertsonak auzotik ateratzea. Berez linea gutxi daudenez, zerbitzuaren etetearekin batera, egoera jasanezina bilakatu du goiko auzoetan. Gainera, enpresabatzordeak adierazten duen moduan, langilebiztanleriaren zati handi bat bertan bizi da. Egoera horrek agerian uzten du BilboBuseko lineak berregituratzeko beharra. Osoko bilkuran erabaki bezala, espero dugu udal gobernuak partehartze prozesu bati ekitea, enpresako langileekin eta herritarrokin batera, zerbitzua hobetzeko eta komunikazio hobea izateko hiriko auzo guztientzat, batez ere goiko auzoentzat.

Bestalde, gatazkak agerian erakutsi du enpresa pribatuen esku dauden zerbitzu publikoen kudeaketaeredua ez dela ez bidezkoa, ez duina, ez eraginkorra eta gainera, garestiagoa dela herritar guztientzat. BilboBusen pribatizazioaren ondorioz, enpresa esleipendunen mozkinak laneskubideen eta zerbitzuaren kalitatearen gainetik daude. Ezinezkoa da auzoak inkomunikatuta egotea eta bus zerbitzu oso eskasa izatea, enpresa pribatuek poltsikoak betetzen dituzten bitartean. Horregatik, BilboBusen kudeaketa zuzena aldarrikatzen dugu, zerbitzua garestitzen, okertzen eta langileen eskubideak bermatzen ez dituen enpresa bat kontratatu gabe.

Azkenik, dei egin nahi diegu auzo guztiei maiatzaren 23an Zabalburuko plazatik egingo den manifestazioan parte hartzera.

Mobilizazio honen bidez, hain eskatua eta beharrezkoa den lineen berregituraketa eskatu nahi dugu, eta BilboBus udalak zuzenean kudea dezan nahi dugu, bitartekaritzaenpresarik gabe. Hori izango litzateke zerbitzua hobetzeko eta etorkizunean BilboBuseko langileek beraien laneskubideak ez murrizteko berme nagusia, udalgobernuaren pasibotasunaren aurrean.