Errekaldeberri BHI Ss.O.S. - S.O.S. IES Rekaldeberri
ERREKALDEBERRI BHI S.O.S. - HEZKUNTZA PUBLIKOA ERREKALDEN
Azken egun hauetan, euskal erakundeek Bilboko auzo herrikoietako batean eskolasegregazioan sakontzen jarraitzeko egin duten enegarren saiakera sufritu dugu.
Helburua da Rekaldeberri BHI institututik kentzea ikasleak selektibitatea prestatzera bideratuko dituen Batxilergoa, hau da, unibertsitaterako sarbidea ematen duena. Horrek esan nahi du Errekalde auzo osoan (25.000 biztanle inguru ditu) ez dagoela gure haurrak, nerabeak eta gazteak unibertsitate-ikasketak egiteko prestatzen dituen hezkuntza-ibilbiderik.
Eusko Jaurlaritzak, Hezkuntza Sailaren bitartez, herritarren bereizketa sozioekonomiko eta kulturalerako politika garatzen jarraitzen du. Besteak beste, Jaurlaritza honek Hezkuntza Publikoaren ibilbideak antolatu eta planifikatzen ditu, pixkanaka lurraldea eta hiria oso modu jakin batean taxutzen lagun dezaten: alde batetik, maila sozioekonomiko eta kultural ona duten auzoak; eta, bestetik, baliabide eta aukera gutxien dituzten biztanleak biltzen dituzten auzoak.
Hezkuntza-komunitatearen eta auzoen premien, eskubideen eta interesen bizkar egindako plangintza da. Erabat kontraesanean dago ekitate, inklusio, sustapen eta gizarte-kohesioaren printzipioekin, zeinak, galeriari begira behintzat, hainbesteko adostasun politikoa eragiten baitute. (1/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa, 5. artikulua).
Eskualdeko ikastetxeen egungo egoera auzoko hezkuntza-sistema publikoa desegin eta bereizteko diseinatutako eskola-plangintzaren emaitza da, eta beste eskola-eremu batzuetan eta itunpeko ikastetxeetan matrikulatzera bultzatzen gaitu. Auzokideak, ikasleak, familiak, irakasleak, gizarte-erakundeak, guztiok jabetzen gara plangintza horren atzean dagoen asmo klasistaz.
Horregatik guztiagatik, bat egin dugu eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatzen diogu:
• Jartzeko beharrezko bitartekoak eta baliabideak Rekaldeberri BHIn matrikulatutako ikasleek ikasketak hiru batxilergotan egin ahal izan ditzaten: Zientifiko-Teknologikoa eta Humanitateak (orain arte daudenak); eta Orokorra, gaur egun DBHko 4. mailan matrikulatuta dauden biztanleakkontuan hartuta, eta inork auzotik kanpo ikastera irten beharrik izan gabe, gurean ohiko aukerak ez aurkitzeagatik.
• Emateko Errekaldeko ikastetxeei bultzada bat behar diren neurriak hartuz, epe labur eta ertainean, matrikulazio plurala (hainbat egoera sozioekonomikotako ikasleak) erraztuko duena eta hezkuntza-ibilbide publiko, euskaldun eta osoa bermatuko duena, gure gazteek unibertsitateikasketak egin ahal izan ditzaten.
• Baztertzeko behingoz Errekalde antzeko ezaugarri sozioekonomikoak dituzten beste barruti, auzo eta institutu batzuei ere eragin diezaiekeen bereizketarako hezkuntza-politika hori.
Errekaldek hezkuntza eskaintza publiko euskalduna, kalitatezkoa eta integrala izatea ez da kapritxo bat, ez da gastu bat, etorkizuneko inbertsio bat baizik, eta uko egiteko prest ez gauden eskubide bat da.
- Ponga los medios y recursos necesarios para posibilitar que el alumnado matriculado en el IES de Rekaldeberri pueda cursar sus estudios en tresbachilleratos: Científico-tecnológico y Humanidades (existentes hasta ahora); y General. Atendiendo a la población matriculada actualmente en 4º de la ESO y sin que nadie tenga que salir a estudiar fuera del barrio por no encontrar las opciones ordinarias aquí.
- Adopte las medidas necesarias, a corto y medio plazo, para dar un impulso a los Centros Educativos de Rekalde. Que facilite una matriculación plural (alumnado de diferentes extractos socio- económicos) y garantice un itinerario educativo público, euskaldun y completo, que también facilite el acceso de nuestros jóvenes a estudios Universitarios.
- Que cese en imponer esta política educativa de segregación que puede llegar a afectar a otros distritos, barrios e institutos con unas características socioeconómicas similares a las de Rekalde.
- Apostar porque Errekalde cuente con una oferta educativa pública euskaldun, de calidad e integral no es un capricho, no es un gasto, es una inversión de futuro y un derecho al que no estamos dispuestas a renunciar.