Etxebizitzarako Renove Plana Bilbo 2021
Etxebizitzarako Renove Plana Bilbo 2021
Bilboko Udaleko Hiri Berroneratzearen Sailak programa berri bat jarri du abian etxebizitzak eraberritzeko. Etxebizitzarako Renove Plana Bilbo 2021 du izena, eta bi laguntza lerro ditu, eraberritze-obra txikiak egiteko:
Renove plana eta Egokitu plana.
Etxebizitzarako Renove Plan hau Bilbao Aurrera 2021 planaren barruan dago.
Renove eta Egokitu planetako dirulaguntzak:
- Bateragarriak dira, elkarren artean nahiz gainerako laguntzekin.
- Obretarako udal baimena eduki behar da, beharrezkoa denean.
- 2020ko azaroaren 1etik aurrera egiten diren obretarako dira.
- 2021eko uztailaren 30era arte eska daitezke.
Renove Plana
Zertan datza?
- Bilboko Udalaren laguntza bat da, etxebizitzak eraberritzeko eta birgaitzeko.
- Obraren guztirako kostuaren % 20 laguntzen da diruz (kostua, BEZa, ordainsari teknikoak eta udal zergak eta tasak sartzen dira); gehienez ere 1.200€ emango dira.
Nork eska dezake?
Bilbon etxebizitza bat jabetzan duten pertsonek, gutxienez 1.000 €ko obra bat egiteko asmoa dutenak.
Zer obra motarako eska daiteke laguntza hau?
- Etxebizitzak berritzeko eta birgaitzeko obrak, akaberak berritzea barne (margoa, baldosak).
- Oinarrizko instalazioak berrikustea eta egokitzea (elektrizitatea, iturgintza, berokuntza).
- Barruko eta kanpoko arotzeria berritzea.
- Komunak eta sukaldeak egokitzea.
- Irisgarritasun obrak.
- Energia-eraginkortasuneko neurriak.
- Ez da laguntzarik emango altzariak erosteko.
Egokitu Plana
Zertan datza ?
- Bilboko etxebizitzetarako laguntza bat da, 60 urtetik gorako pertsonak bizi badira haietan, edo desgaitasunen bat duten pertsonak, dela zentzumenetakoa edo mugikortasun urritukoa, eta etxebizitzak irisgarriago bihurtzeko obrak egiteko edo instalazioak ipintzeko izango da.
- Obraren guztirako kostuaren % 30 laguntzen da diruz (kostua, BEZa, ordainsari teknikoak eta udal zergak eta tasak sartzen dira); gehienez ere 1.800€ emango dira.
- Ordainsari teknikoen % 100 ordaintzeko eman daiteke dirulaguntza, gehienez ere 1.000€, kasu batzuetan. Begiratu baldintzak obrak egiten hasi aurretik.
Nork eska dezake?
- Bilbon etxebizitza bat jabetzan duten pertsonak, baldin eta 60 urtetik gorako pertsonaren bat bizi bada han, edo desgaitasunen bat duen pertsona bat, eta obra bat egiteko asmoa badu, gutxienez 1.000 €-koa.
- 60 urtetik gorako pertsonak edo desgaitasunen bat dutenak, autonomia hobetzeko obrak egitekoak diren etxebizitzan bizi badira, eta obra horietan gutxienez 1.000 €ko gastua egiten badute.
Zer obra motarako eska daiteke laguntza hau?
- Bainugela egokitzeko obrak eta instalazioak (bainuontziaren ordez dutxa jartzea, jarlekuak, komun-ontziak, txorrota seguruak...).
- Domotika eta teknologia sistemak jartzea, norberaren autonomiari laguntzeko.
Zer agiri aurkeztu behar dira?
- Eskari-orria, sinatuta (Erantzukizunpeko Adierazpena ere bai).
- NANa edo baliokidea ? Faktura banakatuak eta obrako beste gastu batzuk.
- Bankuko kontuaren zenbakiaren egiaztagiria.
- Desgaitasuna egiaztatzen duen agiria (Egokitu planerako).
Non aurkeztu behar dute eskabidea
- Bertatik bertara, aldez aurreko hitzorduarekin
SURBISA (Bilboko Birgaikuntzako Hirigintza Sozietatea SA) Erronda kalea, 6, 48005, Bilbo Ordutegia: 8.30-13:30.
Tel.: 628 900 181 / 682 472 033
Helbide elektronikoa: bilbaoaurrera@surb.bilbao.eus
- Interneten
www.bilbao.eus
bilbaoaurrera@surb.bilbao.eus