Jai balorazioa
Denok dakizuen bezala, pasa den ekaineko 14tik 23ra bitartean Iralako jaiak ospatu ziren gure auzoan. Neurri horretako edozein ekintzak balorazio bat izan behar due- lakoan, artikulu honetan Iralako Jai Batzordea osatzen dugunok aurtengo jaiei buruzko gure balorazio partikula- rra aurkeztu nahi diogu aldizkari honetako irakurle orori.
Lehenik eta behin auzokide, Iralako merkataritza, os- talaritza eta zerbitzu elkarteari... eta jaietan parte har- tu duen edozein banako edo erakunderi eskerrak eman nahi dizkiogu bihotzez; zuen laguntza ezinbestekoa bai- ta jaiak era egokian burutu ahal izateko. Aurreko urtee- tan bezala, aurten ere kuadrilla guztien parte-hartzeak aipamen nabarmena merezi du. Uste dugu maiatzean
antolatutako informazio-bilerek jai batzordeari laguntza eskaintzeko grina suspertu zutela auzoko gazteengan; esate baterako, txosna bateko txanda guztiak banatu eta betetzeko ardura hartu zuten kuadrillen artean, progra- mazioko ekintzak dinamizatzen lagundu zuten… eta abar.
Hala ere, balorazio sakon bat egiteak egindako hanka- sartzeak aitortzea dakar. Zentzu horretan, jai batzordeko kideok barkamenak eskatu nahi dizkizuegu programa- zioan egon diren akatsengatik, eta baita Txikigunearen kokapenaren inguruan egon diren gaizki-ulertuengatik ere.
Hurrengo urteei begira gauza hauetan eta beste zenbai- tetan hobetzera bideratuko dugu gure esfortzua.
Dena den, ikuspuntu orokor batetik aztertuta ziurtasun osoz baieztatu daiteke aurtengo jaietan bizi den giroa apartekoa izan dela. Zenbait arloen gainetik, nabarmen- du nahi dugu ikusgai egon diren leloetariko batek adie- razitakoa gertatu dela. Gauetako giroa polita izan da, ez da liskarrik egon, eta beraz, lelo horrek esaten zuen mo- duan: "el único peleón de estas fiestas ha sido el vino".
Gainera, aurreko urteekin alderatuz jai-eremua handitu da.
Auzoko guneek ahalbidetu diguten neurrian eta Iralako jaiak esparru guztietara helarazteko nahian, programazioko ekint- zak auzoko zonalde ezberdinetan sakabanatzen saiatu gara.
Bestalde, 2019ko jaiei bukaera eman dien egunak txi- kitatik poztasun ikaragarria sorrarazten digun egunarekin egin du bat; San Juan gauarekin, alegia. Auzo elkarteak gu ere, jai batzordeko kideok eskerrak eman nahi dizkiegu egun berezi hau ospatzera hurbildu ziren auzokide guztiei eta euren jarrera eredugarria goraipatu nahi dugu. Izan ere, aurten parke osoan zehar su gutxiago piztu dira eta edalon- tzi berrerabilgarrien kontsumoa nabarmenki hazi da; eta bi horiek ingurugiroarekiko kontzientziazioaren sinonimo dira.
Artikulu honi berri on batekin eman nahi diogu amaie- ra. Iaz Iralako Jai Batzordea osatzen zuten kideei beste 4 lagun gaineratu zaizkie. Hazkunde hori, hau iritzi pertso- nala bada ere, gauzak ondo egin izanaren seinalea dela esan daiteke. Beraz, datorren urteko ekintzetan pentsatzen hasi gara dagoeneko eta pilak guztiz beteta dakartzagu! Iralako Jai Batzordea