Euskal txokoa jaietan

Euskara jaietan ere Lau haizetara
ekaina bukatzear dagoela, atzera begiratu eta poztasunez ikusten dugu aurreko asteetan iralabarri auzoan bizi izandako jai giroa. aurten, aurreko urteetan bezala, auzoko jaiak partehartzaileak eta herrikoiak izan dira. adin guztietako jendea ikusi dugu ekintza desberdinetan parte hartzen, baita herrialde eta kultura desberdinetako jendea ere. gure jaiak herrikoiak eta partehartzaileak izateaz gain, euskaldunak izatea gustatuko litzaiguke, eta hortan jardun du euskal txokoak aurten.
euskara lau haizetara hedatzeko asmoarekin hainbat ekintza burutu izan dira egun hauetan. alde batetik, lehenengo asteburuan euskal txokoak kudeatutako txosna euskara bultzatzen saiatu da apaingarri bereziekin eta euskaraldiko belarriprest eta ahobizi txapekin. bestalde, aurtengo jaietan euskal txoko eguna ospatu ahal izan dugu. auzoko txikiek ekintza desberdinez gozatzeko aukera izan zuten, tailerrak eta ipuin kontalaria, besteak beste. auzoko persona guztiei, berriz, bertso bazkaria eta erromeria eskaini zitzaien.
egun hauetan bizi izandako giroak indarrak ematen dizkigu hurrengo kurtsoan indar handiagoarekin itzultzeko eta euskara bultzatzen jarraitzeko. izan ere, joxean artzek esan zuen moduan, "hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik"