Euskal txokoa bueltan da!

Denboraldi bat geldi egon garen arren, euskal txoko bueltan da. Euskal kulturari bultzada bat emanez, auzoari bizia emateko asmoarekin guztiz indarberrituta bueltatu gara.
Urte osoan zehar ekintza ugari burutuko ditugu eta horregatik animatu nahi zaituztegu gurekin parte hartzera.
Hainbat berritasun daude, eta nabarmenena… bazkide egin zaitezketela! Horrekin, lehentasunak 
eta zuzeneko informazioa izango dituzue.
Bagabiltza martxan eta horren froga dira aurreko asteetan egindako ekintza biak. Lehenengoa, abenduaren 19an Camacho eskolan izan zen bertako umeekin eta Amor Misericordiosokoekin.
Goiz ederra pasa genuen, musikaz girotutako puzgarri eta tailerrekin.
Bigarrena, abenduaren 29an egin genuen, gabonak direla eta trikipoteo bat antolatu zen auzoa girotzeko eta bai girotu ere! Trikipoteo alaia eta animatua izan zen dantza eta jolasekin! Guk lanean jarraituko dugu eta gure berri izango duzue. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin kontaktuan euskal txoko2016@gmail.com helbide elektronikora mezua bidaliz.