EUSKAL TXOKO Iralak Korrikarekin bat egin behar du

Urteak daramatzagu Iralako elkarteok ko rrikako kilometrorik hartzen ez dugula. Horrez gero, Euskal Txokon erabaki dugu badela Korrikaren laguntzaile izateko garaia. Bai kilometroaren erosketan, bai jardueren kolaborazioetan, bai dekorazioan, bai eta korrikaren hedapenean ere.
Korrikako aurreko edizioan Euskal Txokok Korrikako hainbat prestakuntzatan lagundu zuen (dekorazioa, kartelak jarri…) eta Euskal Txokoko umeekin batera atera ginen korrika egiten auzotik igarotako ibilbidetik.
Aurten haratago joan nahi dugu: kilome troa erosi eta ekimenaren zabaltzaile izan Iralako auzoan. Horrez gain, AEK elkarteari geure burua eskaintzen diogu Korrikaren prestakuntzan behar den edozein atazarako.
Iralak euskara behar du!