Apurando el Centenario con entusiasmo - Gogotsu,100 urteurrena amaitzen

JUAN Mª ZULAIKA iralaauzoelkartea@gmail.com EDITORIAL 100 Urteurrena amaitzear dugu bi hilabeteren faltan. Atzera gelditu dira musika jaialdiak, argazkien erakusketa aire librean, dokumentalak, hitzaldiak erruz, arkitekto gazteen proiektuak, criterium ziklistaren berreskurapena, kirol ospaketak, umeen jaialdiak, bazkari herrikoia eta abar luzea. Oporren ostean, gogotsu ekingo diogu amaiera duin bat izan dezan. Oraindik zehaztu gabe, gai garrantzitsuei buruz, esate baterako, metroa eta autopistarako sarrerak, bizpahiru hitzaldi egingo dira, Mozart Plazarekiko ideien erakustaldia, Surbisaren agerraldi bat igogailuen proiektuak aurkezteko, musika eta bazkari herrikoia, peatonal kalean, eta zoriak lagun badugu, mural erraldoi bat Irala kalean jaien ikur bikaina lez. AGINDUTAKO LANEI BEGIA KENDU GABE Denbora gutxian alkate jaunaren bisita anitz izan ditugu. Berak dio Irala auzoa bihotz-bihotzean daroala. Izan ditu eta izango ditu okasioak hori egia dela frogatzeko, ez bakarrik, lurperaket...